XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIFE

1963. urtean eta Hego Afrikaren arteko mugak lehen aldiz ezarri zirenean, zeinak 1966an Botswanaren independentziarekin berretsiak izan baitziren, Botswanako herritar guztiek beraien herrira itzuli behar izan zuten.

Aintzinako garai kolonialean, dena nahasiagoa zen, eta honek urteetan zehar eta bi norabideetan jendearen etengabeko joan-etorria suposatu zuen.

Kasu gehienetan mehatzetan lan egiten zuten soldatapeko jornalarien kokapen denboraldia laburra zen, baina hala eta guztiz ere jende asko gelditu zen lan finko batekin.

Azken hauei bizitza suntsitu zieten, berriz ere nekazal herriko probintzi lasaitasunera bidaliz.

Itzuleran kanpo kultura baten maska eta bereganatu zituzten herri ohiturekin etorri ziren.

Herrietako jendeak ohi bezala erantzun zuen: gustatu zitzaiena bereganatu zuten, mesedegarri zitzaiena (adibidez, suaren gisa hedatu ziren otoitzarako eta fedearen bidez erabiltzen ziren elizak), kaltegarri zitzaiena baztertu egin zuten.

Lifen erahilketa ere baztertu egin zuten.

Life, hamar urte zituela, bere herritik irten zen gurasoekin Johannesburgora joateko.

Hamazazpi urte beranduago, jadanik gurasoak hilik zeudenean, herriko ohiturekin jarraituz, bere bizilekua kontserbatzen ziotelakoarekin aurkitu zen.

Herritarrek, bere izena Life Morapedi zela esan zuenean, berehala eta jendetasun guztiz, herriaren erdigunean aurkitzen zen morapeditarren patiora eraman zuten.

Patioa familiak utzitako moduan aurkitzen zen, halako itxura bakarti eta beldulgarria azaltzen zuelarik.

Lohizko txaboletako lastozko sabaia zikinkeriaz betea zegoen inurriek beraien habiak kokatu zituzten lekuetan, eta sabaiko habeak eutsiriko egurrezko taketak alde batetara okertuak zeuden, zeren inurriek oinarritik bipitu baitzituzten.

Kortxozko zuhaixka desproportzionalki hazi zen, eta eguzki argitik at utziriko itzal malenkoniatsu batean isten zuen patioa.

Urtaro euritsuetatik sortaraziriko belartxar asko patioko lurzoruan zeuden.

Lifen bizilagun izango zen emakume taldea ez zen bere ondotik urrundu.